XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Horixe da jenio txarra daukana gizon honek!
- Burlarik ez diot behintzat egin horrela jartzeko.
Txirrina jo zuen berriro eta segundu gutxi barru farmazilariaren aurpegia azaldu zen.
Odola baino gorriago zeukan aurpegia.
- Saltxitxa pisu samarra izango da, ez?
Farmazilariak ez zion erantzun.
Kolpe bat emanez leihatila itxi zuen.
Pippik bizkarra jaso zuen.
- Zer egingo dugu, ba?
- Saltxitxak janez proba egingo dut, eta kalte egiten badit, berarentzat okerrago.
- Errudun sentituko da.
Eseri zen lasai-lasai lurrean, farmaziaren aurrean, eta botika ontziak ilaran jarri zituen.
- Handiek ez dakite gauzak behar bezala egiten!
- Begira... zortzi ontzitan dauzkat sendagaiak, eta erdi hutsik dagoen honetan kabitzen dira denak.
- Eskerrak nik buruarekin pentsatzen dudan.
Hori esan ondoren, ontziei tapa kendu eta erdi hutsik zegoenera bota zituen sendagai guztiak.